Martxoaren 19an, asteartea, Naia Carlosekin literatur solasaldia antolatu dute, eta maiatzaren 22an, asteazkena, Iratxe retolazarekin. Udazkenean beste bi saio eginen dituzte. Helburua, besteak beste, herritarrek, eta, bereziki, emakumeek feminismoarekin lotutako gaiak lantzea da, literaturaren eta hausnarketa partekatuaren bidez.
Martxoaren 19an, asteartea, 'Nosotros como esperanza' liburuaren idazlearekin solasaldia izanen da, Irurtzungo liburutegian.
Martxoaren 20an, asteazkena, Arantxa Urretabizkaiaren solasaldia izanen da, Altsasun; apirilaren 22an, astelehena, Xabier Mendigurenek eta Jon Arratibelek Etxarri Aranatzen aurkezpena eginen dute, eta apirilaren 26an, ostirala, Miren Agur Meabe Uharte Arakilen izanen da.
Martxoaren 1ean eta 9an, ostirala eta larunbata, 'Mugikorren eta pantailen auzia komunikazioaren garaian: ongizate emozionala eta komunikazioa jokoan' hitzaldia izanen da, Altsasun; eta hilaren 13an eta 21ean, asteazkena eta osteguna, 'Mugikorren auzia' hitzaldia izanen da, Etxarri Aranatzen.
Martxoaren 22an, ostirala, bakarrizketari bilbotarra Iortia kultur gunean izanen da, Altsasuko Udaleko Berdintasun zerbitzuak martxoaren 8aren harira antolatutako egitarauaren barruan.
Martxoaren 23an, larunbata, Nafarroako Kirol Jokoen duatloi proba jokatuko da, Altsasun.
Martxoaren 23an, larunbata, Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio bertsolariekin bertso bazkaria eginen dute, Karrikestu elkartean.
Martxoaren 23an, larunbata, jokatuko da Sakana Triatloi Taldeak antolatutako proba. Izena ematea zabalik dago.
Martxoaren 23an, larunbata, 'Landa eremuko konexioaren erronka' ihes gela izanen da Altsasun, Eder, Erdialdea, Cederna eta Teder erakundeek antolatuta.
Martxoaren 23an, larunbata, 'Oh Vino!' antzezlanaren emanaldia izanen da, Olaztiko kultur etxean. Antzezlanaren aurretik ardotxo bat edateko aukera izanen da; besteak beste, lanak Dioniso ardoaren jainkoaren istorioa kontatzen du.
Martxoaren 23an, larunbata, 'Doji' dantza ikuskizuna izanen da, Iortia kultur gunean.
Sakanako Mankomunitateak Emakumeak Kirolean Lagun Topaketak antolatu dituzte, lau kirol ekimenetan elkartzeko. Ilbeltzaren 28an padela izanen da, Arbizun; otsailaren 25ean areto futbola, Olaztin; martxoaren 25ean Lilasterketa, eta apirilaren 21ean mendi irteera eginen dute, Etxarritik.
XXXVII. Nafarroako Herri Kirol Jokoen bi jardunaldi jokatuko dira Sakanan: martxoaren 10ean, igandea, Altsasun, eta martxoaren 24an, igandea, finala Etxarri Aranatzen. Guztira bost jardunaldi izanen dira, eta Sakanako hamalau talde lehiatuko dira.
Martxoaren 24an, igandea, jazzaren errebelazio ahotsaren zuzenekoa izanen da, Iortia kultur gunean, Altsasuko Musika eta Dantza Eskolak antolatuta, Altsasuko Udalaren Berdintasun zerbitzuaren Isilarazi matxismoa programazioaren barruan.
Otsailaren 23an, ostirala, 'Sorioneku! Euskara eta Euskal Kulturaren 2.100 urte' erakusketa mustu dute Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan. Martxoaren 20ra arte ikusgai egonen da. Horren hariran, otsailaren 27an, asteartea, haurrendako tailerra izanen da.
Martxoaren 8aren harira Irurtzungo Emakume Taldeak Emakumeari Buruzko Jardunaldiak antolatu ditu: hil osoan zehar erakusketa izanen da; 3an, kafe solasaldia eta antzerkia; 6an, zinema ateraldia; 8an, mobilizazioa; 10ean, ipuin musikatua, eta 16an, ipuin kontalaria eta afaria eta antzerkia.
Martxoaren 13tik 24ra Korrika Kulturalako hainbat ekimen izanen dira Lakuntzan: 13an, UEMAren aurkezpen eta solasaldia; 15ean Korrikaren aurkezpena eta Korrika Txikia; 16an, zinea euskaraz; 17an, herriko euskararen inguruko solasaldia, eta 20an Mintzakide.
Martxoaren 14an hasi eta 24ra arte izanen da Irurtzungo Mendi Jarduerak programa: 14an, hitzaldia; 15ean, Pirinioetako zeharkaldiaren eta Udalatxen inguruko proiekzioa eta solasaldia; 22an, Into the ice proiekzioa; 23an, bideak irekitzen Arabia Saudi proiekzio eta solasaldia, eta 24an, mendi irteera.
Martxoaren 21ean, 24an eta 25ean, osteguna, igandea eta astelehena, Todd Haynes zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Martxoaren 21ean eta 24an, osteguna eta igandea, Kitty Green zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Apirila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 |