Aurtengo kintoek hasi dituzte entseguak

Guaixe 2010ko urt. 11a, 00:00
Hilaren zazpiaz geroztik ari dira aurtengo kintoak dantza klaseak hartzen. Juan Cruz Bengoetxea Saez de Maturana eta Aitor Beramendi dira haien irakasleak. Astegunetan 21:00etan Burunda pilotalekuan dute jarrita hitzordua. Zortzikoa, jota eta porrusalda dantzatzen ikasiko dute. Haien egun handirako prestatzen ari dira, beraz, 1992an jaiotako gazte altsasuarrak. Entseguekin hasi aurretik, errege egunez, kintadako errege-erreginak aukeratu zituzten udaletxean. Kartek Mikel Etxabarri Ganuzari eta Carol Blazquez Salgadori eman zieten kintadako buru izateko ardura. Haiei laguntzen izanen dira Sara Lobo Martin eta Sergio Miño Gomez. KintakCarol Blazquez Salgado, Sara Lobo Rodriguez, Leire Gonzalez Martin, Laura Claver Garcia, Sandra Chamorro Caceres, Marta Kortabarria Valtierra, Jennifer Cerdan Barrio, Elena Romero Vicario, Olatz Monreal Oiarbide, Ariane Senar Navarrete, Itziar Elizalde Berastegi, Karmele Goikoetxea Viana, Lohitzune Berastegi Lizarraga, Nerea Etxarri Jimenez, Nuria Zia Soto, Leire Mujika Izagirre, Ane Otermin Ijurko, Izaskun Artigas Ezkerra, June Bengoetxea Irigoien, Nerea Elizalde Berastegi, Izaskun Salegi Bengoetxea, Amaia Aranguiz Oiarbide eta Virginia Jimenez.Kintoak Mikel Etxebarri, Sergio Miño, Alvaro Garcia, Iñigo Cid, Iñigo Palacios, Iñaki Fernandez, Urko Verdud, Andoni Barrena, Jose Diaz, Mikel Domingo, Joseba Lana, Asier Salgado, Iñaki Argüelles, Xabier Bergera, Xabier Galarza, Mikel Lopez, Asier Amiama, Eder Goikoetxea, Carlos Fernandez, Julen Diaz, Ibon Poveda eta Ander Claver.45Kintada osatzen duten gazteak.