Suekin batera afariak eta meriendak

Guaixe 2014ko eka. 23a, 11:07

Astea hasteko eta despeditzeko festa egunak izanen dituzte altsasuarrek. San Joanekin hasitako dira gaur eta domekan San Pedrorekin despeditu. San Joan bezperako gauak Altsasun berezitasunik badu, haiek hurrengo goizean ikusten dira. Alde batetik, etxeen ateetan jartzen den iratzeen alfonbrak dira. Bestea, balkoietan jarritako abardiak. Lizar adarrak maite diren pertsonen balkoian jarriko dituzte eta makalak horren gustuko ez dituztenen etxeetan. Udaletik ohitura hori sustatzeko lehiaketa antolatu dute. Parte hartu nahi dutenek iortia@altsasu.net helbidera bidali ditzakete argazkiak.

San Joan suak pizteko ohiturak herriko zorua ez hondatzeko Altsasuko Udalak area banatuko du haren gainean sua egin ahal izateko. Area Pilotajauku, Amandrea (hilerria), Zubeztia, Zelai eta San Joan kaleen arteko bidegurutzean, Intxaurrondo, Idertzagain, Amaia, Zumalakarregi eta Iortia.

Garagarrilak 23, astelehena
17:30ean Loretsua zirkoa, txokolate-jana eta haurrendako sorpresak San Joan kalean.
19:00etan Alma Navarraren kontzertua San Juan kalean.
19:30ean Udalbatza, txistulariekin batera, udaletxetik San Joango ermitara abiatuko da.
20:00etan Auzatea
20:30ean Festen hasiera: San Joango sua piztea. Herriko suak pizteko etxaju iragarlea.
Kalejira eta auzatea Foru plazaraino.
21:30ean Sakaranga txarangak eta Pancho Balbuenak suak dauden kaleak girotuko dituzte.
23:00etan Dantzaldia Ibai Berriak taldearekin, San Joan plazan.

Egubera taldeak, bestalde, udako solstizioa ospatuko du, gaur, 20:00etan, Foru plazan. Dantzariek, fanfarreak eta Zubiondo abesbatzak agurra eginen dute. Ondoren sua piztuko da, hara miura botako dute elkartutakoek. Ondoren auzatea izanen da. Altsasuko harategiek emandako txistorra eta okindegiek emandako ogia banatuko da, udalak banatutako ardoarekin batera. Akaberan Katealde etxeko produktuen zozketa eginen du Eguberak.

Garagarrilak 24, asteartea
20:00etan Zortzikoa eta auzatea Foru plazan. Merenduak.
22:30ean Dantzaldia Haize Berriak bandarekin, Foru plazan.

Erlazionatuak

Arruazuko San Juan suak

Guaixe 2014 eka 25 Arruazu

Zortzikoa San Juanen

Guaixe 2014 eka 25 Altsasu

Urdiaingo San Juanak

Guaixe 2014 eka 24 Urdiain

San Juanak Lakuntzan

Guaixe 2014 eka 24 Lakuntza

Batuekoko uraren usainera

Guaixe 2014 eka 20 Olazti

Kantua eta sua

Guaixe 2014 eka 23 Urdiain

Egitekoen ondoren sua

Guaixe 2014 eka 23 Iturmendi

Maiatza eta sua

Guaixe 2014 eka 21 Bakaiku

Ermitara bisitan

Guaixe 2014 eka 23 Dorrao

Aste bete festetan

Guaixe 2014 eka 23 Arbizu

Sua eta ezkilak

Guaixe 2014 eka 23 Lakuntza

Ubelde aldean sua

Guaixe 2014 eka 23 Arruazu

Herri bazkaria bihar

Guaixe 2014 eka 20 Irañeta

Sua eta jatekoa

Guaixe 2014 eka 23 Hiriberri Arakil

Ongi saltatzeko, merienda

Guaixe 2014 eka 22 Zuhatzu

Elkartzeko aitzakia

Guaixe 2014 eka 23 Ekai

San Joanak bueltan

Guaixe 2014 eka 23 Etxarren

San Juan, sua eta jan

Guaixe 2014 eka 23 Gizartea

Jan eta salto

Guaixe 2014 eka 23 Izurdiaga

Merendua eta sua

Guaixe 2014 eka 23 Errotz

Su mitologikoa

Guaixe 2014 eka 21 Irurtzun