Estatuko egitura aukeratu ondoren Podemos-Ahal Dugu alderdiko zirkuluak udalerrietako egitura erabakitzeko egunak izanen dituzte hilaren 26tik 30era. Alderditik antolaketa maila hori “agian garrantzitsuena” dela adierazi dute, “harremana hiritarrekin udal mailan sortzen baita”. Zuzendaritzatik jakinarazi dutenez, Podemos-Ahal Dugu gisa udal hauteskundeetara ez dira aurkeztuko.
Alderdiaren barne araudiak dioenez, 100 pertsona baino gutxiago izena emanda dauden udalerrietan ez da beharrezkoa Herritar Kontseilua aukeratzea. Haietan idazkari nagusi postua aukeratuko da. Altsasun 30 bat dira Podemos-Ahal Dugun izena eman dutenak eta Virginia Alonso Apariciok idazkari posturako aurkeztu du bere burua.