7. jardunaldia jokoan Kimuen Futbol 8 Topaketetan

Guaixe 2014ko abe. 13a, 11:25

Igandean, Altsasuko Dantzalekun

Mank-ek antolatutako Sakanako Kimuen Futbol 8 Topaketetako 7. jardunaldia jokatuko da igandean Altsasuko Dantzalekun. 10 talde lehiatzen ari dira txapelketa moduan jokatzen den topaketan. Helburua txikienengan kirola eta futbola sustatzea da, eta horregatik ez da sailkapenik egiten.

7. jardunaldia (igandean, Altsasuko Dantzalekun)
10:30ean: Lagun Artea – Urdiain
11:30ean: Mediolanum – Tipi Tapa
11:30ean: Arbizu – Kaixo
12:30ean: Sayas – Dantzaleku
12:30ean: Txartel – Sutegi