Saskibaloi Topaketa Altsasun

Guaixe 2014ko abe. 13a, 09:35

Igandean Sakanako II. Saskibaloi Topaketetako 4. jardunaldia hartuko du Zelandik, 11:00etatik aurrera

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak Sakanako II. Saskibaloi Topaketak antolatu ditu. Bertan premini mailako taldeak dabiltza, 8 urtetik 10 urtera bitarteko neska-mutikoak, Altsasuko Saskibaloi Taldekoak, Irurtzungo Saskibaloi Taldekoak eta Andra Mari ikastolako Saskibaloi Taldekoak.
Azarotik ilbeltzera bitartean jokalariak nahasita ariko dira. Hau da, astebururo talde ezberdinak sortuko dira eta euren artean lehiatuko dira. Eta ilbeltzetik aurrera kluben arteko partidak jokatuko dira. Topaketen laugarren jardunaldia Altsasuko Zelandi kiroldegiak hartuko du, 11:00etatik aurrera.