Hiru altsasuar inputatu gisa deklaratzera

Guaixe 2014ko abe. 16a, 08:21
Aurreko zitazioak salatzeko egindako kontzentrazioa.

Guardia Civilak hiru altsasuarri gaur goizerako hitzordua jarri die Iruñeko komandantziako bulegoan. Abokatuarekin batera joanen dira. Ustez terrorismoa goratzeagatik inputatuta daude hiruak. Guardia Civilak zitazioak atzo 22:45 aldera banatu zituen.

Irailaren 26an beste sei altsasuar pasa ziren egoitza beretik. Orduan Guardia Civilak jakinarazi zien deialdia herriko festetan presoen alde egindako brindisarekin zerikusia zuela. Nafarroan udan izan diren ekitaldiengatik antzeko egoeran gutxienez 138 nafar daudela jakinarazi dute. Zitazioak “beldurtzeko beste modu bat” direla azaldu eta presoen euskal herriratzea eskatzen segitzeko deia egin dute.