Herri denda zabalik

Guaixe 2014ko abe. 17a, 18:08

Foru plazan dago, astegunetan 17:00etatik 20:00etara, baita asteazken eta larunbatetan ere 12:00etatik 13:00etara.

Asteburuan zabaldu zituen ateak Herri Dendak. Hainbat erakundek elkar hartu eta lokala aldi baterako hartu dute. Han erakunde eta herri mugimenduek euren lanaren berri ematen duten ekoizpenak edo euren jarduna finantzatzeko arropa, agenda, liburu eta bestelakoak opa daiteke.