Parkinsonaz sentsibilizatzeko zuhaitz landaketa

Guaixe 2015ko urt. 16a, 13:25

50 zuhaitz landatu dituzte Altsasuko Dantzalekun

Parkinson gaitza gizarteratzeko, patologiaren inguruan gizartea sentsibilizatzeko eta gaixo asko bizi diren isolamendu egoerarekin apurtzeko “Zuhaitz bat Parkinsonarengatik” kanpaina martxan jarri dute, eta Altsasuko Dantzalekun 50 zuhaitz landatu dituzte gaur goizean. Ekitaldia Nafarroako Parkinson Elkarteak (ANAPAR) eta Altsasuko Udalak antolatu dute.