Euskararen ordenantza, “aurrerapen argia”

Guaixe 2015ko urt. 29a, 18:21

Horixe azpimarratu du Administrazioan Euskaraz Taldeak (AET): “urrats inportanta da euskara pixkanaka normalizatzeko, eta euskaldunok eskertzen dugu hori”. “Aurrerapen garrantzitsu” horren ezaugarriak horrela laburtzen dituzte AET-tik: elebitasun normalizatzailea (euskara lehenesten duena), langileen hizkuntza eskakizunak arautzea, hirugarrenen bidez ematen diren zerbitzuetan hizkuntza eskubideak onartzea eta laneko hizkuntzetan euskara ere kontuan hartzea.

Langile guztiak gai izan daitezen euskaraz lan egin eta zerbitzua emateko ordenantzak hizkuntza plangintza bati ere aipamen egiten diola adierazi du AETk. “Hala ere, ahaztu zaio euskara merezimendu moduan hartzea hizkuntza eskakizunik ez duten lanpostuetan”.