Udalak Nafarroako Gobernuri Memoria Historikoko Legea betetzeko eskatu dio

Guaixe 2015ko ots. 26a, 18:05
Urbasako saroiko lezean hildakoei egindako omenaldia. Artxiboa.

1936ko gerrakoan Sakanan hainbat pertsona hil zituzten. Kasu batzuetan hil zituzten tokian jarraitzen dute. Claudio Dieguezen kasua da hori, N-1 errepidearen azpian dagoena, Aizkorri jatetxea zenaren inguruan. Beste batzuetan hildakoen hezurdurak berreskuratu dira, baina haiek identifikatzeko DNA probak egitea falta da.

Memoria Historikoaren Legeari segituz, bai baterako bai besterako dirua jarri behar duena Nafarroako Gobernua da. Baina ez du halakorik egiten. Esaterako, Urbasako saroiko lau gorpuzkinak identifikatzeko bilketa egiten hasi dira. Horregatik, Altsasuko Udalak Nafarroako Gobernuari arlo horretan dagokiona bete dezala. Foru administrazioak ezer egin bitartean Altsasuko Udalak zer egin dezakeen aztertuko du.

Zelandiko etxea
Ikastetxe publikoko atezainaren etxebizitza zena aspaldi ez da erabiltzen eta zahartuta dago. Hari beste erabilera batzuk emateko aukera izanen du aurrerantzean udalak. Atzo erabakitakoaren arabera, hezkuntza, gizarte edo kultura erabileretarako izanen da orain arte etxebizitza izan dena.