Haize Berriak; entsegu berezia eta Mezenazgo Legearen aukeren azalpena

Guaixe 2015ko ots. 28a, 11:00

Igandean, 12:30ean, Altsasuko Iortia kultur gunean. Gonbidapenak eraikinean bertan jaso daitezke.

Haize Berriak bandaren entsegu bat bertatik ikusteko aukera izanen da bihar. Musikariek euren lanean bat nola egiten duten ikustearekin batera, ikusleek bestelako azalpenak ere jasoko dituzte. Nafarroako Gobernuaren Mezenazgo Legearen zigilua lortu du Sakanako bandak eta herritarrek eta enpresek kultur taldeak laguntzagatik lor ditzaketen abantailak azaltzeko baliatuko du entsegua bandak.