Gidoi irakurketa dramatizatua

Guaixe 2015ko mar. 27a, 13:05

Gaur eta asteartean, 15:30etik 16:30era, Altsasuko Arkangoa tabernako jangelan

Juan Manuel Herrerok, Zapak, Don Alejandroren papera hartuko du; Mertxe Herrerak, berriz, Xiomararena. Tarima Beltza taldeko bi aktoreak Joseba Salegik idatzi duen La tecla rota gidoiaren irakurketa dramatizatua eginen dute. Zuzendari altsasuarrak narratzailearena egiteaz aparte, beharrezko azalpenak emanen ditu. Herenegun egin  zuten gidoiaren irakurketa dramatizatuaren aurreneko saioa. Salegik interesatu guztiak Arakangoa tabernako jangelara joatera gonbidatu ditu. Gidoia, bestela, udal liburutegian dago eskuragarri.