Udal eta kontzeju hauteskundeak 2015

Izquierda-Ezkerra bere hautagaitza aurkeztu du

Guaixe 2015ko api. 24a, 10:12

IU eta Batzarrek osatzen duten koalizioa I-E izenarekin estreinakoz udal hauteskundeetara aurkeztuko dira. Santiago Moreno alkategaiarekin eta bere kideei babesa ematen izan ziren Jose Migel Nuin eta Joseba Eceolaza parlamentariak. Lehenak “erakundeak jendearendago irabazi beharra” azpimarratu zuen.

Morenok, bestalde, kideek berarengan jarritako ardura eskertu eta “herriaren alde” lan egiteko asmoa azaldu zuen. I-Ek Altsasuko udalera aurkezten duen zerrenda “ona” dela nabarmendu zuen, “gazteak, esperientzia, ilusioa eta lan egiteko gogoa biltzen ditu”. Hauteskunde programa parte hartzearen bidez osatzen ari zirela aipatu zuen. Lau ardatz izanen ditu I-Eren programak: Hirigintza, etxebizitza, lanak eta zerbiztuak batetik; osasuna, elkartasuna eta ongizatea bestetik; ekonomia garapena hirugarrenik eta arlo soziokulturala azkenik. Aurki koalizioaren web orrian irakurgai izanen da programa. Aldaketa nahi duten guztiei botoa ematera joatera animatu zituen.