Hiru kopa txanoen bi unibertsoak

Guaixe 2015ko mai. 22a, 11:57

Larunbatean, 20:00etan Altsasuko Iortia kultur gunean.

Teatreves, Amateur Antzerki Zikloaren bosgarren edizioa Deikazteluko Atarapanta antzerki tailerrak itxiko dut. Tres sombreros de copa antzezlana ekarriko du Altsasura.

Batetik, poetikoaren eta sentimentalaren eta, bestetik, umorearen eta satiraren uztartze zoriontsuaren bidez Miguel Mihurak komedia horretan bi mundu kontrajarri zituen: burgesa, hipokrita, zurruna eta itxurazko moral zurrun batek mugatua, eta aurrekoaren errutinarik eta konbetzionaltasunik gabea, askea eta bizi-gogoekin, baina engainagarria ere.

Bi mundu horien ordezkariak dira Dionisio eta Paula protagonistak. Lehenak ezkondu aurreko gauean, hotel batean hartuko du ostatu. Han Paula ezagutuko eta harekin maiteminduko da. Dionisiorendako guztiz ezezaguna zen mundua erakutsiko dio Paulak, eta Dionisiok zer egin birpentsatu beharko du zer: ezkondu ala Paularekin alde egin. Azkenean, etsita, hoteletik abiatuko da bere ezkontzara. Ezkontza aurreko ordu horietan zer gertatzen den jakin nahi duenak Iortia kultur gunetik pasa beharko du bihar.

Taldeaz
Brasilerako dirua biltzeko Deikazteluko hainbat elkartu eta sosa lortzeko antzezlana prestatzea otu zitzaien. Hala sortu zen Deikazteluko Atarapana antzerki tailerra. Ordutik ia urtero festen aurretik antzezlan bat eta eguberrietarako obra txikiagoak prestatu ditu. Ibili eta ibili taldera gazteak batu dira. Altsasura ekarriko duten muntaia pasa den urtean mustu zuten.

Fitxa
Zuzendaria: Pedro Etxabarri
Aktoreak: Rafael Gurutxarri, Nieves Mantines, Idoia Sagasti, Angel Remirez, Nieves Basterra, Elisa Remirez, Maite Coscolin, Roberto Remirez, Mª Jose Marin, Aitor Basterra, Gonzalo Izagirre, Juan Carlos Lacalles eta Fco. Javier Martinez.