Haurrak auzo-konposta egiten

Guaixe 2015ko uzt. 3a, 14:14

Aisiaz Blai programan parte hartzen duten haurrak izanen dira auzo-konposta eginen duten lehen altsasuarrak.

Txantxari udal ludotekak antolatutako Aisiaz Blai programa, orain arteko Udan Euskaraz, herenegun jarri zen martxan. Aurten ludotekak Batutaren eta Sakanako Mankomunitatearen laguntzaz haurrendako birziklatze tailerra antolatu du. Hari hasiera emateko, atzo, Mister Birzi (Javi Bergara) eta Pantxika (Ainhoa Juaniz) izan ziren haurrekin eta hondakinak behar bezala birziklatzeko azalpenak eman zizkieten. Baita auzo konpostagailu bat ere. Adin talde bakoitzak edukiontzi txiki urdin, hori ea gris bana jaso zuen, papera eta kartoia, ontziak eta errefusa bana ditzaten. Haur guztiek artistak direla aitortu zuten eta akaberan jasotako hondakinekin mosaiko bat egiteko asmoa adierazi zuten.