Festetako kartela hiruren artean aukeratuko dute altsasuarrek

Guaixe 2015ko uzt. 23a, 18:04

Garilaren 30era arte 16 urtetik gorako altsasuarrek haietako baten alde behin bozkatzeko aukera izanen dute.

Herri galdeketa egin ondoren, Altsasuko festek aurten hasiera data mustuko dute: irailaren 11n, ostiralarekin hasi eta 15an, asteartearekin, despedituko da, bost festa egunen ondoren. Festak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du Altsasuko Udalak. Helduen mailan 11 lan aurkeztu dira eta aurre aukeraketa baten ondoren, altsasuarrek hiru kartelen artean aukeratu beharko dute. Horretarako, hiru bide daude: Iortia kultur gunetik pasatzea astegunetan 10:00etatik 14:00etara; 012 telefonora hots egitea (astegunetan 8:00etatik 19:00etara eta larunbatetan, 9:30etik 13:30era) eta www.altsasu.net atariaren bidez.

Bestalde, festa egitarauaren kontra azalean haurren mailako kartela argitaratuko da. 151 proposamenen artean aukeratuko du epaimahaiak.