Amiantoak hildako langilearen familiari kalte ordaina

Guaixe 2015ko ira. 24a, 19:52
Asviamie elkartea behin baino gehiagotan egin du protesta.

Asviamie elkarteak “positibotzat” jo du enpresak kalte ordaina adostea, familia etengabeko helegiteekin zigortu beharrean.

Burnizko SAk, Sunsundeguiren jabeak, eta hildakoaren familiak akordioa lortu dute eta enpresak 60.000 euroko kalte ordaina pagatuko dio zenduaren alargunari eta alabari. Gizona 1966 eta 1992 urteen artean lan egin zuen enpresan, amiantoa zuten bagoiak konpontzen. 2013ko apirilean amiantoak eragindako mesotelioma pleurala, minbizia, atzeman zioten eta 2014ko otsailean hil zen. Lau hilabete geroago Gizarte Segurantzak gaitz profesionaltzat hartu zuen hildakoaren gaixotasuna.

Euskadiko Amiantoaren Biktimen Elkarteak (Asviamie) jakinarazi duenez, hildakoak bagoien panelak desmontatu eta amiantoz estalita zeuden berogailuaren hodiak konpontzen zituen edo berogailuaren eta aulkien arteko amianto plakak mozten zituen. Lan horregatik amianto fibrak tailer guztian zabaltzen ziren, gero erratza pasatzean jaso eta paperontzian bukatzen zutenak. Asviamiek azaldu duenez, enpresak segurtasun neurrien faltagatik errekargu demanda bati eta beste hildako batzuen familienei aurre egin beharko die.

Aurten 12 hildako
Eragin ditu Hego Euskal Herrian amiantoak elkartetik jakinarazi digutenez. Asviamietik ere jakinarazi digute Sunsundeguin amiantoarekin lan egin zuten beste bi langileren kasuen berri badutela. Haietako bat hilik dago.