Irabazteko zorian egon ondoren punturik gabe itzuli zen Altsasu Amayatik

Guaixe 2015ko urr. 5a, 10:00
Altsasu taldea 2015-2016.

Erregional maila. 3. multzoa. 4. jardunaldia: Amaya 2 – Altsasu 1

Amayak eta Altsasuk lehia oso estua izan zuten Iruñean. Edozein taldek lortu ahal izan zituen jokoan zeuden hiru puntuak, baina, azkenean, Amayarendako izan ziren. Lehen zatian Altsasuk dominatu zuen eta 20. minutuan Anderrek Altsasu aurreratu zuen. Alde gehiago atera ahal izan zuten altsasuarrek, baina ez zuten asmatu. Bigarren zatian, aldiz, Amaya hobeto atera zen zelaira eta berehala bana berdintzea lortu zuen. Altsasu bigarren gola sartzeko zorian egon zen, baina baloia ez zen sartu. Aldiz, Amayak bigarren gola sartu zuen 89. Minutuan eta 2 eta 1 irabazi zion Iruñeko taldeak Altsasuri.

Doneztebe da erregional mailako 3. multzoko liderra (12 puntu). Altsasu 14.a da, puntu bakarrarekin. Asteburuan Beti Onak taldearen kontra ariko da Altsasu.