Rock jaialdia Altsasuko gaztetxean

Guaixe 2015ko aza. 27a, 12:16

La Viuda Negra eta Nekez gaur, 23:00etan Altsasuko gaztetxean.

Duela urte batzuetako festetan ezin izan zen izan. Ezta mugimendu feministaren egitarau barruan ere. Altsasuko Gaztetxearen 25. urteurreneko jaialdia, azkenik, La Viuda Negra taldea Altsasun zuzenean entzuteko aukera izanen zela zirudien. Baina ez. Gaur, azkenik, beteko da eta laukoteak Altsasuko gaztetxean joko du.

Jatorrizko taldeko hiru kide arituko dira gaur: Christel Teruel (ahotsa, koroak eta gitarra), Puri Alzelai (baxua eta koroak) eta Eva Fernandez (bateria, perkusioa eta koroak). Laugarrena Janis S. Ortiz de Zarate (gitarra) bizi da eta David tuterarrak ordezkatuko du. Alzelaik esan digunez, taldearen izen bereko diskoa (Clan Records, 1998) errepasatuko dute eta beste kantu batzuk ere joko dituzte. Rock kaletarra.

Diskoak harrera ona izan zuen baina laukoteak banatzea erabaki zuen. Ordutik Tuteran eta Atarrabian kontzertu bana eman dute. Bi aste lehenago entsegu pare bat egiten dituztela azaldu digu Alzelaik. Ongi pasatzeko lagun bilera. Baina dagoeneko heldu den urterako kontzertu datak atera zaizkio La Viuda Negrari.

Nekez
Eder Gonzalezek (gitarra, ahotsak), Ander Arlegi Izkok (baxua, ahotsak), Jon Ziriza Murugarrenek (bateria) eta Joseba Urtasun Ripaldak (ahots nagusia) osatzen dute Nekez. Iruñerriko laukoteak Altsasuko Itxura estudioetan grabatu zuen bere bigarren diskoa, Lokatzetako Igela. Musikan “bide gogorrago eta metaleroago bat” bilatu zuten eta hori da gaur Altsasun aurkeztuko dutena.