Kimuen Futbol 8 Topaketak

Guaixe 2015ko aza. 27a, 10:45

6. jardunaldia jokatuko da igandean Altsasun

Sakanako Mankomunitateak antolatutako Kimuen Futbol 8 Topaketen 6. jardunaldia jokatuko da igande goizean Altsasun. Aurten Sakanako 9 talde ari dira lehian. Topaketa txapelketa moduan jokatuko da, baina ez da sailkapenik egingo, helburua txikienengan kirola eta futbola sustatzea baita. Guztiek ongi pasatzea eta txikienek futbolarekin gozatzea da asmoa.

Kimuen Futbol 8 Topaketen 6. jardunaldia
Igandean, Altsasun
11:00etan: Mediolanum – Lagun Artea
11:00etan Kaixo –Urdiain
12:00etan: Etxarri Aranatz – Sutegi
12:00etan: Dantzaleku – Sayas
Atseden: Tipi Tapa