Axio Aranbururen aldeko ekitaldia Aralarren

Guaixe 2016ko abu. 30a, 10:28
Argazkia: Mikel Nazabal.

Agorrilaren 8an zendu zen 31 urteko mendizale altsasuarra, Frantziako Alpeetan

Agorrilaren 8an zendu zen 31 urteko Axio Aranburu Zurutuza mendizale altsasuar gaztea, Frantziako Alpeetako Ecrins mendilerroan eskalatzen ari zela, 3.500 metroko altueratik erori eta gero. Lagun batekin zegoen Aranburu eta Carre glaziarra zeharkatzen ari ari ziren biak. Ustez soka apurtu eta gero, 3.500 metroko altueratik erori zen Aranburu. Lagunak berehala eman zuen abisua, baina larrialdi zerbitzuetakoek hilda aurkitu zuten gazte altsasuarra.
Agorrilaren 20an, larunbatarekin, Axiori omenaldia egin zioten Aralarko San Migel Santutegitik gertu. Baiza Parapente Taldeak, Altsasuko rokodromoko eskalatzaileek, Altsasuko Mendigoizaleak taldeak eta Dantzaleku Sakana Klubeko mendi atalak antolatu zuten ekitaldia. Uharte Arakildik oinez igo ziren San Migelera eta gailurrean aurreskua eta lore eskaintza egin zizkioten mendizale gazteari.