Haxixarekin trafikatzeaz akusatuta

Guaixe 2016ko urr. 20a, 16:27

Guardia Civilak haxixarekin trafikatzea leporatuta hiru gazte atxilotu zituen hilaren 12an. Zabaldu duenez, 25eta 31 urte arteko gizon gazte dira atxilotuak. Kilo bat haxix eta 2.590 euro atzeman zieten. Antza, zerbitzuz kanpo zegoen agente bat jai eguneko kaputxinoetako elizkizunera zihoan 12:30ean. Auto batean zeuden bi pertsona eta leihotik haiekin hizketan ari zen hirugarren bat ikusi zituen. Haren presentziaz ohartzean agenteak aulki azpian zerbait estaltzen zutela ikusi omen zuen. Bitartean zutik zegoena martxan zegoen beste autorantz joan zen.