Atxiloketak Altsasun

Guaixe 2016ko aza. 14a, 09:59

Gaur, azaroak 14, astelehenarekin eta goizeko 8:00ak aldera Altsasu Guardia Zibilaren hainbat ibilgailuen joan-etorriarekin esnatu da. Polizia judiziala eta GAR unitate bereziek herriko hainbat kale okupatu dituzte eta Audientzia Nazionalak irekitako salaketan agertzen ziren 9 altsasuarren atxiloketak burutzen ari dira.

Momentuz hainbat gazte daude atxilotuak, abokatuen esanetan Madrilera jeitsiko dituzte.