Barkosek altsasuarrei elkartasuna eta babesa azaldu die

Guaixe 2016ko aza. 16a, 18:52

Javier Ollo Martinez alkateak eta Uxue Barkos Berruezo lehendakariak bilera egin dute Altsasuko udaletxean 13:00etan. Azken asteetan herrian gertatutakoak errepasatu dituzte bileran, nahiz eta ferietako liskarraz geroztik elkarrekin etengabe harremanetan egon. Barkosek adierazi du beharrezko jotzen zuela Ollorengana etortzea, altsasuarrei Nafarroako Gobernuaren elkartasuna babesa azaltzera, gertatutakoagatik Altsasu kaltetu handiena izan baita. Barkosek ziurtatu duenez, “herriaren izpiritu plural eta tolerantearekin bat ez datorren Altsasuren proiekzio bereziki negatibo eta bidegabe baten lekuko izan gara”.

Bi agintariek bilera baliatu dute hurrengo hilabeteetan erakundeen artean aurreikusitako elkarlan proiektuen errepasoa egin dute. Altsasuren irudiari bultzada emateko proiektu horiei bultzada ematea erabaki dute, hainbat arlotan bidegabe tratatua izan baita.