Kantu xarmangarrien sorta

Guaixe 2016ko abe. 2a, 13:57

Abenduaren 10ean, larunbatean, 20:00etan Altsasuko Iortia kultur gunean.

Trasteando taldeak 11. aldiz eguberrien aurreko kontzertua eskainiko du. Cantos con encanto kantaldiarekin musikari altsasuarrek atzoko, gaurko eta betiko kantuak, hangoak eta hemengoak, abestuko dituzte. Trasteandok musikaren bidez jendea entretenitu eta olgatu nahi du. Horrekin batera, musikaren funtzio soziala aldarrikatzen du taldeak. Horregatik, euren musikarekin sufritzenari direnei, behar dutenei, laguntzen saiatzen dira. Hori dela eta, kontzertuko sarreren salmentatik ateratzen den dirua Acción contra el Hambre erakundeari emanen diote.