Bi film euskaraz

Guaixe 2016ko abe. 2a, 12:46

Joan den asteburuan Jon Abrilen Neskatoak dokumentala euskaraz ikusteko aukera izan eta gero, euskarazko zinema eskaintzak segida du asteburu honetan Altsasuko Iortia kultur gunean. Jon Maiak zuzendutako Gutik zura dokumentala emanen dute bihar, larunbata, 20:00etan. Basoen eta zuraren inguruan historia, bizi-esperientziak, istorioak eta etorkizunera begirada biltzen dira lan horretan. Igandean, berriz, haurrendako euskarazko film bat emanen dute, Zikoinak. 17:00etan zinemara joaten diren haurrek, zikoina banatzaile baten komeriekin gozatzeko aukera izanen dute txikiek. Emanaldi horiek guztiak Altsasuko Udalaren, Sakanako Mankomunitatearen Euskara Zerbitzua eta Nafarroako Gobernuaren ekimenez eskainiko dira.