Elkartasun giza sare jendetsua

Guaixe 2016ko abe. 20a, 22:43

Makina bat altsasuar eta sakandar elkartu dira gaur gauean ferietako liskarrean auzipetuta dauden 11 altsasuarrei elkartasuna adierazi eta "ozen eta garbi esateko burugabekeri, astakeri juridiko-mediatiko eta poliziala eteteko".

Aurrera begira deitu diren mobilizazioak:

- Abenduaren 27an, asteartean, 18:00etan gure Etxea eraikinean batzarra, ekintzen egitaraua zehazteko.

- Abenduaren 28an, asteazkenean, Adurren urtebetetzean, hainbat ekitaldi.

- Abenduaren 30ean, ostiralean, Euskal selekzioaren partidan material salmenta postua jarriko dute.

- Abenduaren 31n, larunbatean, San Silbestre lasterketan material salmenta postua jarriko dute.

- Ilbeltzaren 21ean, larunbatean, elkarteetan herri bazkariak.