guaixe.eus

Hirurek espetxean segituko dute

  Politika  Altsasu

Hirurek espetxean segituko dute Asteartean egindako giza katean auzipetu guztien askatasuna eskatu zen. | Ikusi handiago | Argazki originala

Ferietako liskarragatik 11 auzipetuetatik, astearteaz geroztik, hiru daude espetxean. Kartzelan sartzeko erabakiaren kontra defentsak helegitea aurkeztu zuen eta Espainiako Auzitegi Nazionaleko zigor-arloko salako 4. sekzioak gaur erabaki du Ramirez de Aldak, Arnanzek eta Unamunok preso segitu beharko dutela. Gainera, haietako bi moduluz aldatu dituzte gaur. Helegitea aurkeztean azpi zeuden preso eta epaileek guztiak preso segitzearen alde egin dute. Horrek ez du esan nahi asteartean aske gelditu zirenak bueltatu beharko dutenik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa

Laguntzaileak