Euskal Herriko inauteriak argazkitan ikusgai

Guaixe 2017ko ots. 1a, 10:02

Gaurtik 15era arte astegunetan 18:30etik 21:00etara eta domeketan 19:00etatik 21:00etara, Altsasuko Iortia kultur gunean.

Javier Belasko Portugaleteko argazkilariari gaztetan sortu zitzaion irudiak hartzeko zaletasuna. Euskal Herriko kulturarekiko interesak lurraldeko inauterien argazki erakusketa egitera eraman du: Euskal Herriko inauteriak tantaka. Gure geografian barna diren ihote ospakizunen jarraipenaren fruitu dira erakusketako argazkiak, bilduma bizi, denboraren joanean irudi berriak gehitzen dituena. Magiaz eta kolorez beteriko irudi sorta ikusgai izanen da Iortia kultur gunean.