Autorik gabeko irlen aurkezpena

Guaixe 2017ko ots. 19a, 12:33

Astelehenean, 19:00etan, Altsasuko Haritza tabernan.

Ander Claver Goikoetxeak eta Janire Nogales Prieto Atlas de las islas sin coche: Primera parte (2016, Saure) liburua idatzi dute, Laura De la Cruz Gonzalez ilustratzailearen laguntzaz. Hirukotea astelehenean elkartu eta liburuari buruzko azalpenak emanen dituzte Altsasuko Haritza tabernan. Han bertan jaso daitezke gonbidapenak. Liburua, berriz, Arkatz liburu-dendan dago eskuragarri. Bi establezimenduen artean antolatu dute aurkezpena.