Bretainiatik heldutako doinuak

Guaixe 2017ko ots. 17a, 13:13

Gaur, 22:00etan Altsasuko gaztetxea.

Bretaniarrak dira Trouz An Noz (Gaueko zarata) taldekideak eta hangoak diren bretoiera eta galiera hizkuntzen defentsan aritzen dira. Euren musika eskaintza elektronika, bideo performantzeen, biolinen eta zeltiar musikaren uztarketatik sortzen da. 2007an sortutako taldeak bigarren lana aurkeztuko du.

Haiekin batera oholtza partekatuko dute, batetik, Orreaga 778 taldekoak. Hernani eta Añorgako musikariek 2204an sortutakoa, punk-oi! Musika egiten dute. 2015ean Aske izan arte diskoa karrikaratu zuten eta lanberria argitaratzear dute. Bestetik, Nafarroa 1512 taldeak Fronte berria diskoa aurkeztuko du Altsasun. Street-punk doinuak lantzen dute arbizuarrek.