guaixe.eus

Ekonomia-krisiaren alderdi ilunaren kontura barre egiteko

  Kultura  Altsasu

Larunbatean, 20:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunean.

Happy End (barre buruaz beste egiteko) suizidei, elkarri lagunduz, euren xedea betetzen laguntzen dien isilpeko elkarte bat da. Beste kide bati bere buruaz beste egiten lagunduz gero, Happy Endek zin egiten die euren momentua iritsitakoan helburua betetzen lagunduko dien norbait izanen dutela aldamenean. Elkartea krisiarekin loratu da, baina aldi hori gainditzen hasi da,baikortasuna ernatzen ari da eta suizidak uxatzen hasiak direla dirudi.

Telefonoak jotzeari utzi dion une horretan azaldu da Ainhoa, bere tratua bete duen suizida eta, Gabrielak, elkarteko koordinatzaileak, laguntzaile bat topatu zain dago. Elkartean sartu ahal izateko betekizunak arrunt zorrotzak dira, izan ere, HappyEnd, akats moralik ez duen elkartea izateaz harro dago. Gauzak horrela, baliteke Martinekin salbuespen bat egin behar izatea.

Vaiven produccionesek Altsasura umore beltzeko komeria, sainete existentziala dakar, gizaki izateaz gogoeta egiten duen, puri-purian dauden gaiak umorearen bidez parodiatuz. Horien artean daude, esaterako, tabua den arnas hartzeari uzteko erabaki zail eta librea; edozein ezbeharren inguruan loratzen diren negozioak;

Fitxa
Testu egilea: Borja Ortiz de Gondra.
Zuzendaria: Iñaki Rikarte.
Antzezleak: Xabi Donosti, Garbiñe Insausti, Ana Pimienta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa

Laguntzaileak