169 korrikalari auzipetuak gogoan izan zituen Altsasuko kros solidarioan

Guaixe 2017ko ots. 21a, 11:05

8 km-ko proban Ion Sola eta Tania Saez de la Fuente gailendu ziren eta 4 km-koan Mostapha Charki eta Izaskun Beunza. Bildutakoa Altsasukoak Aske! Ekimenarendako izan zen

Lau urte ospatu gabe egon ondoren, indarrarekin itzuli zen Altsasuko Krosa. Dantzaleku Sakana klubak eta Sakana Triatloi Taldeak antolatuta, 32. edizioa jokatu zen igande eguerdian Dantzaleku eta Usolarrain paraje ikusgarrietan. Guztira 169 korrikalari lehiatu ziren eta proba solidarioa izan zen, bildutakoa Altsasukoak Aske! ekimenarendako izan baitzen.  Proba hasi baino lehenago auzipetuen aldeko pankarta bat atera zuten Sakanako korrikalariek, bildutakoen txalo zaparrada artean.

Korrika egiteko egun elegantea egiten zuen igandean. Dantzalekuko eta Usolarraingo parajeak ezin politago zeuden, eta probaren ibilbide ederra nabarmendu zuten korrikalariek. Txoko guztietan proba jarraitzera hurbildu ziren ikusleen babesa izan zuten korrikalariek, gogoz eskertu zutena. Izan ere, jende asko bildu zen korrikalariak animatzera eta Altsasukoak Aske! ekimenaren bidez Altsasuko auzipetuei eta atxilotutakoei babesa ematera.

Korrikalariek bi aukera zituzten: 4 km-ko proba edo 8 km-koa. Proba luzean Ion Sola gailendu zen (23:26), Ibai Albaren (23:40) eta Asier Martinezen (23:41) aurretik. Sergio Garcia de Eulate altsasuarra izan zen laugarrena (23:58) eta lehen sakandarra. Ion Sola probaren berreskurapenarekin pozik zegoen. “Txikitatik etorri izan naiz Dantzalekura eta beti nire zirkuitu faboritoa izan da” nabarmendu zuen. Emakumezkoetan, Tania Saez de la Fuente iritsi zen bakarrik helmugara (29:43), Maria Velazquezen (30:13) eta Ginesa Lopez altsasuarraren aurretik (30:46). Beraz, podiumera igotzeko aukera izan zuen Ginesa Lopezek. “Proba asko gustatu zait” nabarmendu zuen Saez de la Fuentek.

4 km-ko protagonista Mostapha Charki korrikalari ezaguna izan zen (12:19). “Merezitako fama dauka Dantzalekuk. Hau benetako krosa da” aipatu zuen helmugan. Halaber, bildutako zaletuen animoak eskertu zituen. “nafarroako iparraldean gehiago animatzen du jendeak” gaineratu zuen Charkik. Bigarrena Iban Urman sailkatu zen (12:50) eta hirugarrena Raul Audikana olaztiarra izan zen (13:19). Emakumezkoetan garaipena etxean geratu zen, Izaskun Beunza olaztiarrak ez baitzuen areriorik izan (14:25). Elisa Gonzalez izan zen bigarrena (15:10) eta Marisol Aspurz hirugarrena (16:46).

Altsasuko krosaren itzulerak izandako harrera beroa ikusita, antolatzaileak hurrengo urteko egutegi ofizialean Altsasuko krosak lekua izan dezan saiatuko dira, posible bada Altsasuko krosak Nafarroako Kros Txapelketako probaren bat hartzeko.

Altsasuko krosa 2017. Sailkapena
8 km
Gizonak
1. Ion Sola        23:36
2. Ibai Alba         23:40
3. Asier Martinez    23:41
4. Sergio Garcia de Eulate    23:58
5. Juan Martinez    24:01
6. Beñat Katarain    29:38
7. Ivan San Juan    25:18
8. Aritz Munarriz    25:29
9. Mikel Astiz        25:48
10. Andoni Arraras    25:55
11. FelixBenjumea    25:56
12. XubanEugi     26:11
13. Eukeni Goikoetxea    26:51
14. Patxi Cano    27:00
15. Fernando Moreno     27:14
16. Aitor Duran    27:49
17. Fran Araña     27:53
18. Jorge Iradi        28:02
19. Eki Gonzalez    28:23
20. Aingeru Cardano    28:36
21. Gorka Aldako    28:53
22. Joseba Azkarate    29:17
23. Gorka Martinez    29:17
24. Urko Gorrotxategi    29:43
25. Xabier Martinez    30:13
26. Patxi Calleiras    30:13
27. Jokin Bereziartu    30:13
28. Egoitz Iradier    30:13
29. Aritz Etxeberria    30:13
30. Iban Verdugo    30:13
31. Javier Irigoien    30:13
32. Ander Juanikorena    30:24
33. Mikel Lopez    30:24
34. Alberto Mazkiaran    30:31
35. Endika Martinez    30:46
36. Iñaki Aranburu    30:46
37. Joseba Amigorena     30:46
38. Iñaki Azparren    30:51
39. Xabier  Larraza    31:16
40. Ander Argaiz    31:16
41. Carlos Mañeru    31:29
42. Xuban Mendiola    31:29
43. Aingeru Azazeta    31:37
44. Iñaki Gurmindo    31:46
45. Jesus Urra        31:49
46. Joseba Uribe    31:49
47. Iosu Delfrade    31:49
48. Asier Lertxundi    31:49
49. Iker Garmendia    31:49
50. Iñaki Alastuey    31:49
51. Manuel Larraza    32:09
52.Iñaki Otxoa de Eribe    32:10
53.Joseba Iraola    32:25
54. Pascual Arriazu    32:25
55. Asier Larrion    32:25
56. Francisco Recio    32:25
57. Miguel Ilundain     32:38
58. Imanol Arretxea     32:38
59. Juantxo Azurmendi    32:45
60. Egoitz Lasa    32:45
61. Pablo Ausejo    33:27
62. Xabier Lopez    33:27
63. Manuel Campos    33:44
64. Jose Luis Rubio    33:54
65. Hanot Karrera     31:34
66. Patxi Berdote    34:12
67. Xabier Flores    34:55
68. Ugaitz Mndaluniz    35:21
69. Jesus Mazkiaran    35:25
70. Ivan Martinez de Oaba    37:48
71. Aingeru Ezkerra    39:52

Emakumeak
1. Tania Saez de la Fuente    29:43
2. María Velázquez    30:13
3.Ginesa Lopez     30:46
4. Leyre Palacios    31:19
5. Miriam Araujo    32:25
6. Rosa Orofino    32:45
7. Ainara Martin    33:27
8. Edurne Mtz de Lizarrondo    35:21
9. Mertxe Casas    35:48
10. Ana Ruiperez    35:48
11. Silvia Perez     36:56
12. IIsabel Pozueta     37:16
13. Mari Gwen Davies    37:16
14. Amaia Gerrikagoitia    38:09
15. Sonia Ontoria    39:08
16. Edurne Razkin    40:58

4 km
Gizonak:
1. Mostapha Charki    12:19
2. Iban Urman Lopez    12:50
3. Raul Audikana Arrese    13:19
4. Iker Mintegi Claver    13:25
5. Jon Ganboa    13:36
6. Patxi Cobo         13:44
7. Aritz Mendizabal     13:56
8. Oier Etxeberria     13:56
9. Igor Artieda     13:59
10. Ioni Araña     14:08
11. Iñaki Alvaro    14:08
12. Gaizka Martinez de Albeniz14:16
13. Ekain Alegre     14:26
14. Mikel Lakuntza     14:26
15. Ekhi Olabide     14:50
16. Peio Ezpeleta    14:52
17. Ruben Elias     15:10
18. Iñaki Olmos     15:18
19. Indar Olabide     15:19
20. Oihan Etxeberria     16:26
21. Jesus Mari         16:45
22. Luis Diaz        18:16
23. Iñigo Orella     19:12
24. Javier Zabala    19:27
25. Josu Olmos    20:11
26. Igor Cabeza     21:11
27. Gorka Mintegui    22:54
28. Mikel Lopez de Gereñu     22:54
29. Juan Antonio Guerrero     22:54
30. Iraitz Iparragirre    24:07

Emakumeak:
1. Izaskun Beunza     14:25
2. Elisa Gonzalez    15:10
3. Marisol Aspurz    16:46
4. Haizea Ramirez de Alda    17:10
5. Begoña Girones    18:56
6. Ayur Lertxundi    19:44
7. Olatz Azazeta    20:11
8. Aitziber Zabala    20:24
9. Leire Maiza        20:30
10. Amaia Vicente     20:30
11. AinhoaMarkinez    20:38
12. Haizea Artola    20:38
13.Maite Duran    21:18
14. Nora Goñi        21:24
15. Amaia Txeka    21:24
16. Idoia Agirre    21:24
17. Maitane Ormazabal    21:24
18. Jaione Astiz    21:24
19. Nerea Berastegi    21:24
20. Rakel Calzada    21:45
21. Amaia Zufiaur    22:02
22. Maite Duran    22:02
23. Marijose Lz de Goiloetxea 22:06
24. Francis Irigoien    24:07
25. Araceli Mendia    24:07
26. Ainhoa Idiaketz    24:07
27. Nuria Pozueta    24:07