Altsasuko Udalak Zelaiaren Vianako Printzea sarirako hautagaitza babestu du

Guaixe 2017ko ots. 23a, 09:29

Enrike Zelaiaren Viana Printzea sarirako hautagaitza babestea erabaki zuen aho batez Altsasuko Udalak atzo. Udalak onartutako erakunde-adierazpenak argudioetan bat egiten du hautagaitza proposatu duen Haize Berriak Bandarekin: “bere praktika ereduak eta bere obra emankorrak gure lurraren historian merezitako tokia izan dezaten”. Hainbat arlotan Zelaiak egindako ekarpena ere aitortu udalak.