De la Vegaren dokumentala ihote erakusketan ikusgai

Guaixe 2017ko ots. 23a, 15:34
Beatriz De la Vega Salinas eta Guillermo Piquerok azalpenak eman zituzten.

Iortia kultur guneko areto nagusia beteta zegoela, Beatriz De la Vega Salinasek Adarrak dantzan dokumental laburra aurkeztu zuen ostiralean. Zuzendariak Altsasuko momotxorroa lezeetako xamanetatik etortzen den hipotesia lantzen du film laburrean. “Jende asko dokumentala ikusteko gogoz gelditu denez, Iortian dagoen inauteriari buruzko erakusketaren barruan” ikusgai izanen dela jakinarazi digu egileak. Beraz, martxoaren 4ra arte dokumentala ikusteko aukera izanen da; astegunetan 18:30etik 21:00etara eta domeketan 19:00etatik 21:00etara.