Altsasu, seigarrena

Guaixe 2017ko ots. 28a, 10:17

Atzeratutako partida bat jokatu ondoren azkenean erregional mailako sailkapenean seigarrena sailkatu da Altsasu

Duela bi asteburu despeditu zen 2016-2017 erregional mailako liga, baina asteburu honetan atzeratutako partidak jokatu ziren. Elurrarengatik bertan behera geratutako partida bat jokatzea falta zitzaion Altsasuri eta asteburu honetan jokatu zen partida, Dantzalekun. Altsasuk 4 eta 2 irabazi zion Lagunak taldeari. Gorritxoek hasieratik ongi jokatu zuten eta berehala iritsi ziren golak. Jabierrek ate propioan sartutako golari eesker eta Josebak sartutakoari esker 2 eta 0 aurreratu zen Altsasu. Migelek Lagunaken aldeko gola sartu zuen eta horrela joan ziren atsedenaldira. Bigarren zatian Josebak altsasuren hirugarrena sartu zuen eta Imanolek laugarrena. Bukaera aldera iritsi zen Lagunaken bigarren gola baina markagailua ez zen gehiago mugitu.

Erregional mailako lehen multzoko liderra San Jorge taldea da (42 puntu). Asteburuko garaipenari esker seigarrena sailkatu da Atlsasu (21 puntu). Aurki Kopari ekingo dio Altsasuko taldeak.