Udal eta kontzeju hauteskundeak 2015

Goñik alkatetzan errepikatuko du

Guaixe 2015ko mai. 28a, 21:03

Arakilgo Talde Independenteko Ruben Goñi Urroz etxeberriarra, atzera ere, arakildarren alkatea izanen da. Bere taldeak aurreko legegintzaldian baino zinegotzi bat gehiago lortu du, EH Bilduri zituen hiruetako bat kenduz. 47 boto gehiagok hari eusteko aukera emanen liokete koalizioari. Igandean Arakilen parte hartzea 8,6 puntu hazi zen; lau arakildarretatik hiruk eman zuten botoa. Bi hautagaitzek lortutako babesean nabaritu zen: independenteek bozen %7 gehiago ia eta EH Bilduk %6 gehiago ia.

Nafarroako Parlamenturako bozei dagokienez, EH Bilduk NaBairi babes gehien jasotako indarraren lekukoa hartu dio. Bilduk aurreko legegintzaldian baino 25 boto gehiago eskuratu zituen EH Bilduk igandean, baino udalerako baino 25 boto gutxiago. UPNk jarraitzen du Arakilgo bigarren indarra izaten, baina bost boto galduta. Geroa Bai da parlamenturako arakildarrek aukeratu duten hirugarren indarra. Aurreko deialdian NaBaik lortu zituenak baino 24 boz gutxiago eskuratu zituen. Podemosek 80 arakildarren babesa jaso du. PSNk sei boto gehiago jaso ditu Arakilen. Boto kopuru hori bera galdu du I-Ek.

EH Bilduren eta Geroa Bairen bozen batuketak duela lau urte Bilduk eta NaBaik lortutakoa baino boto bat gehiago ematen dute Arakilen. Erregionalisten eta popularren emaitzen batuketak, berriz, sei botoren galera.


Udalaren osaketa
Arakilgo Independienteak
1. Ruben Goñi Urroz
2. Maria Paz Gonzalez Sagües
3. Miguel Angel Laplana Alba
4. Francisco Javier Uharte Garro
5. Gregorio Santesteban Nuñez

EH Bildu
1. Maria Del Mar Esparza Luri
2. Jose Javier Beroiz Plano