Plazaola Fiturren

Guaixe 2017ko urt. 20a, 09:53

Arakilgo Udalak kide duen Plazaola turismo partzuergoak bide berdeko mapa irudiztatu bat aurkeztuko du Fiturren gaur. Madrilgo turismo azokan, Nafarroako pabiloian, izanen da aurkezpena.   Mapa ilustratu horretan bidearen irudi nagusiak, zeharkatzen dituen eskualdeen argazkiak eta antzinako trenaren hainbat irudi eta argibide-testuak osatzen dute. Bide berdeko erabiltzaileendako tresna ikuserraza eskaini nahi du partzuergoak. Maparekin batera udalerri bakoitzaren informazioarekin eta sustapenerako esku-orriak argitaratuko ditu partzuergoak, Arakilgoa barne.