Astelehen zoriontsurako proposamen berria

Guaixe 2017ko ots. 18a, 09:30

Astelehenean, 19:30ean, Ihabarko elkartean.

Elkartu eta gai baten inguruan euskaraz hizketatzeko, horretarako sortu zen Astelehen Zoriontsuak ekimena. Otsaileko hitzordua astelehenean dute. Ihabarko hitzorduan elkartzen direnak hizketa gai Pako Aristiren Euskararen isobarak liburuaren aurreneko ehun orriak izanen dituzte hizpide. Antolatzaileek parte hartzeko gonbidapena luzatu dute.