Ezkurdia Sanferminetako kaiolako finalista

Guaixe 2014ko eka. 30a, 12:48
Sanferminetako lau t´erdiko finalerdian 18-22 irabazi zion Jaunarenari

Joseba Ezkurdia Sanferminetako lau t´erdiko torneoko Aspeko adarreko finalista da. Arbizuarra merezimendu osoz sailkatu da finalerako, Barriola irabaztetik zetorren Jon Jaunarenari Mungian jokatutako finalerdian 18-22 irabazi eta gero. Leitzarrak ezin izan zuen Barriolaren kontra emandako errezitaldia errepikatu, Ezkurdiak izugarri jo zuelako eta arbizuarra gailendu zitzaiolako.

Idoateren Aimar edo kontra
Joseba Ezkurdiak uztailaren 7an jokatuko du Sanferminetako lau t´erdiko final handia, Asegarceko adarreko finalistaren kontra. Hain zuzen ere, Aimar Olaizolak eta Mikel Idoatek larunbatean jokatuko dute torneoko beste finalerdia, Lodosan. Irabazleak Ezkurdia du zain astelehen eguerdian jokatuko den finalean.