Sanferminetako lau t´erdiko finala bukatu berri da. Sekulako giroa izan da bomboneran eta Labrit goitik behera bete dute zaletuek. Joseba Ezkurdiak eta Aimar Olaizolak jokatu dute finala. Partida oso lehiatua eta ikusgarria izan da, zaletasuna sortzen duen horietakoa. Hasieran aurreratu egin da arbizuarra, baina gero markagailuari buelta eman dio Olaizolak eta txapela jantzi du, 22-11 irabazi eta gero. Nahiz eta galdu, Ezkurdiak bikain jokatu du eta hasieran gauzak oso zail jarri dizkio Olaizolari.