Ezkurdia vs Bengoetxea, biak irabaztera derrigortuta

Guaixe 2014ko urr. 31a, 11:15
Olaetxearen kontra galdu egin zuen Ezkurdiak.

Olaetxea eta Olaizolaren kontra galdu eta gero, Lau t´erdiko final erdietara sailkatzeko aukerak izateko irabazi beharrean daude Ezkurdia eta Oinatz Bengoetxea

Final kutsua duen partida jokatuko dute Joseba Ezkurdiak eta Oinatz Bengoetxeak bihar Etxebarrin. Biak Lau T´erdiko lehen jardunaldian Olaetxearen eta Aimar Olaizolaren kontra galtzetik datoz, eta final erdietara sailkatzeko aukerak izateko irabazi beharrean daude. Beraz, partida oso estua aurreikusten da, biek izugarri baitute jokoan. Ea Arbizukoak irabazi eta txapelketan aurrera egiteko aukerak dituen.

Lau t´erdiko final laurdenetako ligaxkako 2. Jardunaldia
Olaizola II.a – Olaetxea (ostiralean, 22:00etan, Atano III.ean. ETB1)
Bengoetxea VI.a – Ezkurdia (larunbatean, 18:00etan, Etxebarrin)
Irujo – Retebi BI (larunbatean, 16:45ean, Labriten)
Xala – Saralegi (igandean, 17:00etan, Astelenan. ETB1)