Arbizu K.T. Irurtzungo 12+12 areto futbol txapelketako txapeldun

Guaixe 2015ko urt. 8a, 15:45

Arbizuk 3-1 irabazi zion Gunea Tabernari, final estuan

Beste behin arrakastatsua izan zen abenduaren 27an eta 28an La Guan taldeak antolatutako Irurtzungo 12+12 orduko areto futbol txapelketa, azken urteetan Gabonetako klasiko bilakatu dena. Arbizu K.T. eta Gunea Taberna sailkatu ziren finalerako. 350 zaleren aurrean jokatu zuten finala oso lehiatua izan zen, zirraragarria, eta azkenean Arbizu izan zen txapelduna, Gunea Tabernari 3-1 irabazi eta gero.