Arbizu eta Lekunberriren berdinketa Herri Artekoan

Guaixe 2015ko mai. 12a, 10:07

Kimuen eta haurren mailako partidetan gailendu ziren arbizuarrak

Abian da Herrien Arteko Pilota Txapelketa. Bigarren mailako lehen jardunaldiaren barruan Arbizu eta Lekunberri lehiatu ziren, Arbizuko kiroldegian. Jokoan zeuden 4 partidetatik bik Arbizuk irabazi zituen eta beste biak Lekunberrik

Emaitzak
Kimuak: Gorrotxategi-Imaz (Arbizu) 18 / Iriarte-Ortiz (Lekunberri) 12
Haurrak: Olaetxea-Petriati (Arbizu) 18 / Astiz-Auzmendi (Lekunberri) 5
Gazteak: Nazabal-Goikoetxea (Arbizu) 17 / Aldaregia-Gurrea (Lekunberri) 22
Seniorrak: Arruti-Agirre (Arbizu) 12 / Aldaregia-Lansalot (Lekunberri) 22