Ezkurdia aurrera

Guaixe 2015ko eka. 15a, 09:56

Retegi Bi izanen du aurkari arbizuarrak final laurdenetan

San Ferminetako lau t´erdia Altsasun abiatu zen, ostiral gauean Burunda pilotalekuan antolatutako jaialdian. Lehenik eta behin Jakak eta Tolosak 22-15 irabazi zieten Iribarriari eta Irustari hasieran jokatutako partidan. Ondoren, San Ferminetako lau t´erdietako final zortzirenetan, Joseba Ezkurdia eta Jon Jaunarena atera ziren kantxara San Ferminetako torneo prestigiotsuan aurrera egiteko asmoz. Arbizuarrak irabazi zuen partida, baina ederki izerditu egin behar izan zuen. Nahiz eta hasieratik Ezkurdia aurreratu, Jaunarena etsai duina izan zen. Nolanahi ere, biek makina bat akats egin zituzten. Bereziki sakeaz baliatuta –Ezkurdiak 6 tanto egin zituen sakez eta Jaunarenak bakarra–, azkenean 22-15 gailentzea lortu zuen Ezkurdiak, hori bai, ederki kostata.

Joseba Ezkurdiak Retegi Bi izanen du arerio San Ferminetako lau t´erdiko Aspeko adarreko final laurdenetan oraindik zehaztu ez den partidan.