Gutxigatik, baina lau t´erdiko finaletik kanpo

Guaixe 2015ko uzt. 6a, 09:50

Irujok 22-20 irabazi zion Ezkurdiari Aspeko adarreko Sanferminetako lau t´erdiko finalerdian

Ostiralean jokatu zen Aspeko adarreko Sanferminetako lau t´erdiko finalerdia, Logroñoko Adarragan. Jaunarena eta Retegi Bi kanporatzetik zetorren Joseba Ezkurdiak Juan Martinez de Irujo zuen zain finalerdian. Partida oso gogorrean Ezkurdiak gertu izan zuen finala jokatzeko aukera, partida hasieran indartsu atera baitzen arbizuarra, tanto abantaila polita lortuz (4-11). Baina, azkenean, Iberokoa errekuperatzen hasi zen, ongi erantzun zuen eta parez pare jarri ziren bi pilotariak. Bukaera aldera 20-18 aurreratu zen Irujo, baina Ezkurdiak 20ra berdintzea lortu zuen. Irujok azken bi tantoak egitea lortu zuen eta Iberokoa gailendu zitzaion Arbizuarrari, 22-20, finalerako txartela lortuaz. Irujok lan handia egin behar izan zuen Ezkurdia menpean hartzeko. Izan ere, arbizuarrak lehendabiziko zati ikusgarria jokatu zuen, baina abantaila izan zuenean ez zuen jakin Irujo errematatzea.

Biharko finala Irujok eta Aimar Olaizolak jokatuko dute, azken honek Iker Arretxeri 22-21 irabazi eta gero. Ezker eskuineko hatz erakusleko hirugarren falangean haustura du Olaizolak, baina babes berezia jarrita jokatzeko moduan egongo da.