Ezkurdia eta Merino II.a, Sanantolinetako Torneoari ekiteko prest

Guaixe 2015ko ira. 2a, 12:35

Gaur jokatuko dute final aurrekoa, Irujo eta Irustaren kontra

Gaur abiatuko da Lekeitiko Sanantolinetako Binakako Torneo entzutetsua. Bi finalerdi jokatuko dira, eta onenek jokatuko dute final handia, igandean.

Gaur jokatuko da lehen finalerdia. Batetik, Joseba Ezkurdia arbizuarrak Merino II.arekin osatuko du bikotea. Aurrez aurre bikote indartsua izanen dute: Irujo eta Irusta. Santi Brouard pilotalekuan 17:00etan abiatuko den jaialdiko partida nagusia gogorra aurreikusten da.

Beste finalerdia ostiralean jokatuko da. Kasu honetan, Urrutikoetxeak eta Untoriak lesionatua dagoen Berasaluze II.a ordezkatuko duen Aimar Olaizola eta Alvaro Untoria izanen dituzte aurkari. Finala igandean jokatuko da.