Partida erabakigarrirako materiala aukeratzera

Guaixe 2016ko urt. 13a, 08:41
Ezkurdia eta Barriola, Altsasuko partidarako pilota aukeraketan.

Ezkurdia-Barriolak eta Olaizola II.a-Urrutikoetxeak materiala aukeratuko dute gaur, 11:30ean, Labriten

Binakako Txapelketako 7. jardunaldia jokatuko da asteburuan. Ezkurdiak eta Barriolak Olaizola II.a eta Urrutikoetxea izango dituzte aurkari, larunbatean, Iruñeko Labriten. Partida horretarako material aukeraketa gaur egingo dute, 11:30etik aurrera.