Buruz buruko pilota txapelketa 2016

Bertan da Buruz Buruko Pilota Txapelketa 2016, arautegian aldaketak dakartzala.

Guaixe 2016ko api. 12a, 13:21

Ezkudiak Merino II.aren kontra jokatuko du ostiralean Iruñean.

Aipatu bezala arautegi aldaketaren albisteak bigarren mailan utzi zuen Buruz Buruko txapelketaren aurkezpena. Aimar Olaizola eta Martinez de Irujok ere huts egin zuten, lehena gaixorik eta Irujo traumatologoarengana joan behar izan zuen.

Txapelketari dagokionez, ostiralean hasiko da, Iruñean, Joseba Ezkurdiak eta David Merinok jokatuko duten kanporaketarekin. Hamasei pilotari ariko dira, lau adarretan banatuta. Finala, berriz, maiatzaren 29rako dago aurreikusita. Zein pilotalekutan jokatuko den oraindik zehazteke dago. Arbizuarraren laugarren txapelketa izango da aurtengoa eta adierazi duenez, egokitu zaion adarra oso gogorra da, beraz ez du merezi luzerako helburuak jartzea. Helburutzat lehen partida jarri dio bere buruari.

Bestalde, berritasunen artean, Victor Esteban eta irribarria daude, iazko Bigarren Mailako txapeldun eta txapeldunordea, hurrenez hurren. Irribarria atariko bat irabazita sailkatu zen, alferrikakoa Jose Javier Zabaletak txapelketari uko egin baitio eta Aspek beste aukera bat eman dio Maerino II.ari.

Arautegiaren aldaketei dagokionez, besteak beste, bukatu da arrazoi sendorik gabe aldagelara joatea, Irujok binakako txapelketako finalean egin zuenak tanto bat kentzea eta sakea galtzea eragingo lukeelako eta aurrerantzean txapelketa eta torneoetan, mediku eta epailearen baimenik gabe kantxatik irteten den pilotariak tantoa eta sakea galduko duelako. Atsedenak ere arautuko dira eta kantxara itzuli ezean ere tantoa galtzeko arriskua izango dute pilotariek. Joseba Ezkurdiak ere adierazpenak egin ditu honen harira eta esan du zerbait pasatzen denean ikusiko dela aldaketa nahikoak ote diren. Beharrezkoa zela, zaletuek eskatzen zutela eta eskaera horri seriotasuna erantsi zaiola. Txapelketa hastearekin batera arautegi berria aplikatuko da.